Asteburuan jaiak ospatzekoak ziren eta merkatariek eta ostalariek auzoa apaindu dute
Asteburu honetan geltokietako jaiak izan behar ziren, baina hauek ere bertan behera gelditu dira. Koronabirusak jairik gabe utzi gaitzake, baina alaitasunari eustea gure esku dago. Hala, geltokietako plazako merkatariek eta ostalariek plaza banderatxoekin apaindu dute. Horretaz gain, dendetako erakusleihoak argiekin apaindu dituzte eta garai bateko argazkiak ikusgai jarri dituzte.