Ohiko eta ez ohiko batzarrak deitu dituzte hilaren 24rako. Bileraren bigarren zatian, klubaren zuzendaritza berria hautatuko dute.

Urola futbol taldeak ohiko eta ez ohiko batzarrak egingo ditu hilaren 24an. Batzarrak Zumarragako Zelai Arizti aretoan izango dira. Ohiko batzarreko lehen deialdia 18:30ean izango da eta bigarrena 19:00etan. Ohiko batzarraren ondoren, ez ohikoa egingo da. Bigarren honetan klubaren zuzendaritza berria aukeratuko dute.