Hauteskundeak dira gaur Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak egiten ari dira gaur Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Koronabirusa dela eta, hainbat neurri hartu dira. Boto emaileak banan-banan sartu behar dira, maskara jarrita, eta eskuak garbitu behar dituzte sartu aurretik.
Mahai batzuk tokiz aldatu dira, ahalik eta jende pilaketa gutxien egon daitezen. Gaur goizean ilara batzuk sortu dira.
Horra hor Urretxu eta Zumarragako mahaien banaketa.
Urretxu:
1U mahaia (San Martin, Areizaga eta Gernikako Arbola): Udaletxeko portaloian, Avenidatik sartuta.
2A mahaia (Iparragirre, Barrenkale, Jauregi, Matxinporta, Elizalde eta Gurutze auzoa, A – I abizenei dagozkienak): Liburutegian, liburutegiko atetik sartuta.
2B mahaia (Iparragirre, Barrenkale, Jauregi, Matxinporta, Elizalde eta Gurutze auzoa, J -Z abizenei dagozkienak): Liburutegian, baina KZ guneko atetik sartuta.
3A mahaia (Grupo Santa Barbara, Nekolalde, Sorginzulo, Basagasti, Lilibaso, Mundo Mejor eta barreiatuak, A-I abizenei dagozkienak): Udaletxeko portaloian, plazatik sartuta.
3B mahaia (Grupo Santa Barbara, Nekolalde, Sorginzulo, Basagasti, Lilibaso, Mundo Mejor eta barreiatuak, J-Z abizenei dagozkienak): Udaletxeko portaloian, plazatik sartuta.
4U mahaia (Labeaga 2-32, biak barne) : Juan de Lizarazu erakusketa aretoan.
5U mahaia (Ipeñarrieta, Aparicio, Pagoeta, Mugitegi): Ikastolan, betiko moduan.
6A mahaia (Labeaga 33-74 biak arte; A – I abizenei dagozkienak): Labeaga Aretoan, betiko moduan.
6B mahaia (Labeaga 33-74, biak barne, J – Z abizenei dagozkienak): Labeaga Aretoan, betiko moduan.
Zumarraga:
12 hauteskunde-mahaiak 4 ikastetxetan banatu dira, orain arte egin den bezala. Udalak mahai bat du (7-U), Gazte txokoak hiru (5-A, 5-B eta 5-C) eta Eizagako topalekuak bi (6-A eta 6-B). La Salleko hauteskunde-elkargoari dagokionez, aldaketak egin dira hautesle-fluxua kontrolatzeko asmoz. Sei mahaiak bi gune ezberdinetan banatu dira. Alde batetik, orain arte mahai guztiak zeuden lehen hezkuntzako eremuan hiru baino ez daude (1-U, 3-U eta 8-U) eta beste hirurak (2-A, 2-B eta 4- U) ibilbidearen amaieran jarri dira, haur hezkuntzako ikastetxearen eremuan. Bertan, Bidezar, Txurruka, Elizkale, Kalebarren, Nafarroa plaza, Okendo kalea, Piedad kalea (1-21 bakoitiak) (1, 3, 5, 15, 19, 21) Artiz auzoa (19, 21a, 21B, 23, 25, 29), Lorategi Hiria, Esteban Orbegozo pasealekua eta Urdaneta (zenbaki bakoitiak) (3, 5, 7, 9, 11, 15, 17) daude.