PSE-EE hirugarren indarra da Urretxun eta Zumarragan. Elkarrekin Podemosek nabarmen egin du behera bi herrietan.
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak egin dira gaur. Urretxun eta Zumarragan EAJ nagusitu da, baina EH Bilduri duela lau urte baino alde txikiagoa atera dio. Urretxun EAJk 1.308 boto lortu ditu, EH Bilduk 1.033, PSE-EEk 410 eta Podemosek 199. Duela lau urte EAJk 1.284 lortu zituen, EH Bilduk 948, PSE-EEk 442 eta Podemosek 430. Alderdi abertzaleek gora egin dute eta Podemosen jaitsiera nabarmena izan da. Parte hartzea %5 jaitsi da: %64,59koa izan zen eta gaur %59,6koa izan da.
Zumarragari dagokionez, EAJk 1.369 boto lortu ditu, EH Bilduk 1.104, PSE-EEk 950 eta Podemosek 353. Duela lau urte, EAJk 1.518 lortu zituen, EH Bilduk 990, PSE-EEk 1.053 eta Podemosek 792. Hemen ere Podemos asko jaitsi da. EAJ eta PSE-EEk ere botoak galdu dituzte eta EH Bilduk, berriz, irabazi.