EAEn, 2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeekin alderatuz, parte-hartzea 1,26 jaitsi da momentuz. Eguerdirako herritarren %14,4k baino ez du bozkatu. 2016an aldiz, %15,4koa zen ordu bereko datua.
Herritarrak orokorrean nahiko seguru eta lasai sentitu dira bozka ematerakoan. Arazorik gabe gerturatu dira herriko udaletxe edo pilotalekuetara, musukoa gainean jarrita eta hidrogela sartzerakoan eta irteterakoan erabiliz. Ilarak sortu diren herrietan, lehentasuna eman zaie 65 urte baino gehiagoko pertsonei, haurdun daudenei eta elbarriei; segurtasun distantzia mantendu behar dela gogoraraziz.