Kontzertua ostiral honetan izango da

Gorka Hermosa akordeoilari urretxuarrak eta Garikoitz Mendizabal txistulariak kontzertua egingo dute ostiralean, 20:00etan, Bilboko Euskalduna jauregian. Sarrerak Euskalduna jauregiko webgunean jarri dituzte salgai. Hermosak tradizioa eta modernitatea uztartuko dituzte. Emanaldi hau Aurrera Fest programaren barne antolatu da.
Argazkia: Txakel Urarte