Pello Aranburu Agirre hil berriaren familiak esker oneko mezua bidali nahi izan die Osakidetzako langileei.
Pello Aranburu Agirre hil berriaren familiak bihotz-bihotzez eskertu nahi ditu azken urteotan, bere gaixotasunean, Pello zaindu duten Osakidetzako mediku taldeak, bai Donostiako ospitalean (sendagile, erizain, etab. luze bat) baita une larrietan, etxean, Etxeko Ospitalizazioa osatzen duen ekipoa ere. Ez daukagu hitzik. Gure esker ona zuekiko amaitu ezina da: zuen profesionaltasuna, hurbiltasuna eta Pellorekiko maitasuna eta tratu ezin hobea ez dugu sekula ahaztuko. Horregatik errekonozimendu sakonena adierazi nahi dizuegu. Bejondeizuela!