Irabazleak larunbateko Primitiva zozketan lortu zuen saria
![](https://www.otamotz.eus/site/files/2020/07/img_4162.jpg)
Zumarragako Legazpiko kaleko Iraeta estankoan Primitivan jokatu duen pertsona batek 37.755 euroko saria irabazi du. Pertsona horrek bigarren mailako saria lortu zuen larunbateko zozketan: bost zenbaki eta osagarria asmatu zituen. Sei lagunek lortu zuten bigarren mailako saria larunbateko zozketan. Beste bostak Huesca, Murtzia, Sevilla, Vaentzia eta Vigokoak dira.