Urretxu Zumarragako Gaztetxean auzolana egin dute asteburuan, Gaztelekua eta haren inguruan garbitu eta txukuntzeko.
Urretxuko eta Zumarragako hainbat gaztek auzolanean pasa dute asteburua. Gaztetxea eta haren inguruak garbitzen eta txukuntzen aritu dira, ostiraletik igandera arte. Presiozko mangerekin espaloiak garbitu dituzte, inguruko belardiak txukundu, eta barrualdean, garbiketa orokorra egin eta altzariak txukundu eta konpondu, besteak beste. Fatxada ere garbitu diote, eta barrualdea margotu. Auzolanaren helburua “gaztetxea pixka bat txukuntzea” izan dela azaldu dute gazteek, “horrela kanpotik ere hobeto” ikusten baita. Egunotan, ateratako zabor eta hondakin guztiak aterako dituzte edukiontzietara.