Urretxuko Udalak eta Hurren merkataritza mahaiak atera zituzten bonuen erdiak baino gehiago saldu dira dagoeneko. Bigarren fasean, beste 1.800 jarriko dituzte eskura.
Ekainaren 8an Urretxuko Udalak, Hurren merkataritza mahaiarekin batera, 4.000 erosketa bonu jarri zituen salgai. Helburua merkatariei, ostalariei eta herriko familiei laguntzea zen. Hurren bonuak 10 eurotan saltzen dira, baina 30 euroko balioa dute. Urretxuarrek kanpainarekin bat egin duten herriko denda eta tabernetan erabili ditzakete bonu horiek.
Familia bakoitzak bonu kopuru zehatz bat eskura dezake, familiaren pertsona kopuruaren arabera: bat edo bi pertsonakoek bonu bat eskura dezakete, hiru edo lau pertsonakoek bi eta bost edo gehiagokoek hiru.
Salmenta epea amaituta, 1.800 bonu daude oraindik. Hori dela eta, udalak berriro salgai jarri ditu: goizez udaletxean eta arratsaldez kultur etxean Txartelarekin ez ezik, transferentzia bidez ere ordaindu daitezke. Salmenta epea irailaren 30ean amaituko da.