Josune Epeldek erretiroa hartu behar du eta museoak ateak itxiko ditu
Josune Epeldek erretiroa hartu behar du eta Otegi-Epelde familiak Aikur erle museoa ixtea erabaki du. Azken bisita gidatuak larunbatean, igandean eta hilaren 31n izango dira; 11:00etan eta 12:30ean. Larunbateko lehenengoa Ezkutuko Altxorrak programaren barne antolatu dute eta erreserba egiteko 943 72 20 42 zenbakira deitu behar da. Gainontzeko bisitetan izena emateko 630 70 25 87 zenbakira deitu behar da.