Bi-Tartean merkatari elkarteak antolatuta, merkealdien azoka egingo dute gaurtik etzira bitartean. Urretxu eta Zumarragako 26 saltokik denden aurrean jarriko dituzte postuak.
Urretxuko eta Zumarragako dendariek merkealdiko produktuak kalera aterako dituzte gaur, bihar eta etzi. Produktuak saltokien aurrean jarriko dituzte.
Horra hor ekimen honetan parte hartuko duten denden zerrenda: Aitxu, Alex Kirolak, Apalategi, Argiki, Aristizabal oinetakoak, Arku, Baby, Bidegorri, Elisabeth ile-apaindegia, Ezpeleta argidenda, Urdangarin burdindegia, Goilore, Intersport, Instituto Optico, Josune janari-denda, Julita mertzeria, Marai&Nkn, Mentxu y Yone, Mari mertzeria, Mikel Cycle, Naif Concept Store, Natalietta, Quo edertasuna, Stylo Hair&Beauty, Xarmanki eta Zerki.
Ekitaldi hori Zumarragako Euskadi plazan egin izan dute, denek elkarrekin. Aurten, koronabirusa dela eta, bakoitzak bere dendaren aurrean egitea erabaki dute. Jendeari maskara jartzeko, eskuak gelarekin garbitzeko eta distantziak errespetatzeko eskatu diote.