Larunbatean jai eguna delako pasa dute ostiralera
Larunbatean Santiago eguna denez, Zumarragako azoka ostiralean egingo dute. Azken hilabeteetan bezala, azoka hiru gunetan banatuta egongo da: plaza (bertako ekoizleak), Zelai Arizti pilotalekua (gainontzeko elikagaiak) eta La Salle-Legazpi ikastetxeko patioa (arropa, oinetakoak, etxerako tresneria…). Plazan eta Zelai Ariztin 08:30etik 13:30era egongo dira eta La Sallen 09:00etatik 14:00etara.