Uztailaren 31tik abuztuaren 2ra bitartean, Ingaziotar Bideko lehen hiru etapak egingo dituzte, gida batek lagunduta. Aurrez izena eman behar da.
![](https://www.otamotz.eus/site/files/2020/07/74313275_2478799925669609_782083587204710400_o-900x675.jpg)
Ignaziotar Lurraldeak proposamen berria egin du datozen egunetarako. Ignaziotar Bidearen aurreneko hiru etapak gida batek lagunduta egiteko aukera izango da. Lehen etapa (Loiola-Zumarraga) hilaren 31n egingo dute, bigarrena (Zumarraga-Arantzazu) abuztuaren 1ean eta hirugarrena (Arantzazu-Araia) abuztuaren 2an.
Etapa horietan parte hartzeko, aurrez eman behar da izena, 943 72 20 42 zenbakira deituta edo info@ignaziotarlurraldea.com helbidera mezua bidalita.