Aurtengo edizioa online da eta Urretxutik dinamizatzen ari dira
Gaur eguerdian Euskal Encounter 28 Revival teknologia berrien festa inauguratu dute, Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Aurtengo edizioa online egingo dute (gaur, bihar eta etzi), koronabirusa dela eta. Urretxutik dinamizatuko dute, lehen edizioa bertan egin zelako. Aurtengo gaia adimen artifiziala da eta 3.000 lagun baino gehiagok parte hartuko dute beraien etxetatik. Ekitaldi guztiak streaming bidez emango dituzte, 17:00etatik 01:00etara, Twitch plataforma erabilita.
Inaugurazio ekitaldian Xabier Iturbe Euskalteleko lehendakariak, Aitor Urtzelai Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen zuzendariak, Jon Gurrutxaga aldundiko Berrikuntza zuzendariak eta Jon Luqui Urretxuko alkateak parte hartu dute.