Alkateak kirol azpiegiturak erakutsi zizkion eta Zumarragako beharren berri eman
Harkaiz Milan Kultura eta Kirol diputatua Zumarragan egon zen atzo. Mikel Serrano alkatearekin elkartu zen eta honek Argixaoko kirol instalazioak erakutsi zizkion. Aldundiaren laguntzarekin, Luis Urdangarin zelaia egin dutela eta Argixaoko atletismo pistak berritu dituztela gogoratu zuen.
Alkateak Argixaoko futbol zelai nagusiko belar artifizialaren aldaketa 2022 edo 2023ra atzeratuko dela, lehenago aldagelak eta kantina berrituko direla eta Zelai Arizti aretoko eserlekuak txukundu nahi dituztela esan zuen.