Lehen bilera aste honetan egin dute
Urola futbol taldeak 50 urte beteko ditu datorren urtean. Klubeko lehendakari ohiek bilera egin dute aste honetan, urteurren ospakizunak antolatzeko. Lehen bileran Jose Antonio Ausin, Anselmo Portillo, Jose Agustin Quevedo, Felix Perez, Bittor Ansorena, Valentin Barrena, Serafin Gartziandia, Luis Molina, Francisco Nuñez, Jon Alustiza eta Mikel Mesonero lehendakariek parte hartu zuten. Hainbat ideia bota zituzten: bazkari herrikoia, hitzaldiak, liburua, dokumentala, Real Sociedad-Eibar partida… Hurrengo bilera irailean egingo dute.