Jon Gisasola Zelai V.arekin arituko da
Ostiral honetan, 11:00etan, I. Binakako Euskal Pentatloi txapelketa jokatuko a Tolosako zezen plazan. Parte hartzaileen artean Xabier Zaldua zumarragarra egongo da. Jon Gisasola Zelai V.arekin arituko da.
Zazpi bikote lehiatuko dira, hiru txandatan: lehenengoan Luis Txapartegi eta Jagoba Otaegi, Julen Kañamares eta Xabier Urrutia eta Kepa Peñagarikano eta Joxean Olaskoaga Aizperro arituko dira. Bigarrenean, Beñat Amade eta Osman drame eta Xabier Zaldua eta Jon Gisasola lehiatuko dira. Hirugarrenean, berriz, Xabier Orbegozo Arria V.a eta Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a eta Iñaki Errazkin eta Aratz Mugertza arituko dira.
Kirolariek ondorengo lana egin beharko dute: 40 aldiz 100 kiloko bola altxatu, lau plaza egin giza proban, lau kanaerdiko ebaki, 50 kiloko bi txingekin zortzi plaza egin eta lau kilometro korrika (100 itzuli plazari). Proba bakoitzean bikoteko kide batek gutxienez %40a egin beharko du. Sarrerak 20 euroan jarri dira salgai Tolosako Kantabriko tabernan, Azpeitiko Mendizabal erretegian eta Aiako Izeta jatetxean. Egunean bertan ere erosi ahal izango dira, zezen plazan.
Argazkia: Tolosaldeko Ataria