Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri zuen asteazken honetan euriagatik eta dagoeneko ikus ditzakegu lehenengo emaitzak

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du asteazken honetan Euskal Autonomia Erkidegoan, euriagatik, batez ere arratsalde partean. Abisu horia 15:00etatik 21:00etara egongo da indarrean, eta dagoeneko ikus ditzakegu eguraldi zakar honen lehenengo emaitzak.
Ekaitzek aktibo jarraitzen dute leku askotan, esaterako Matxinbentan (Beasainen), 4.2 l/m² (10 min). Bestalde, Urretxun eta Zumarragan ere gogor aritu da euria hamar bat minutuz, baina tarte horretan txingorra ere bota du.
Bihar egonkortu egingo da eguraldia, baina hala ere arratsaldean baliteke euria egitea.