Aurtengo ezpata-dantza 11:00etan hasiko da parrokian eta honen ostean Zumarragako Euskadi plazara joango dira 12:30etan

Bihar egingo dute urtero moduan Ama Birjinaren eguna ospatzeko egin ohi duten ezpata-dantza Zumarragan. Urtero bezala lehenik eta behin elizara joango dira 11:00etan, eta honen ostean Zumarragako Euskadi plazan egingo dute ezpata-dantza 12:30etan Irrintzi taldeko dantzariek.