Osasun sailak zabaldutako txosten epidemiologikoaren arabera, kasu berri bat dago Zumarragan.
Osasun Sailak 24 orduan kasu positibo berri bat atzeman du Zumarragan. Hiru egun daramatzate jarraian COVID-19 kasuekin, nahiz eta eguneroko positibo kopurua txikia izan.
Gipuzkoan 92 positibo zenbatu ditu Osasun sailak 24 orduan, Araban 112 izan dira, eta Bizkaian 292. Euskal Autonomia Erkidego mailan 13 eri daude ZIUn ospitaleratuak, eta 38 dira atzo ospitalera eramandakoak. Guztira 123 dira ingresatuta daudenak.