Abuztuaren 24rako iragarrita zegoen lehen saioa atzeratu egingo da jasotako azken informazioaren ondorioz
Abuztu hasieran Gipuzkoako Futbol Federazioak iragarri zuenaren arabera, urriaren 4an emango zitzaien hasiera Ohorezko Erregional, Preferente, Ohorezko Jubenil eta Ohorezko Kadete mailetako lehiaketei.
Urolaren lehen taldeak datorren astelehenerako zuen iragarrita bere lehen lan saioa, baina azken informazioaren ondoren, ez da horrela izango. Izan ere, Espainiako eta Euskadiko federazioen artean egindako azken bileren ostean, erabaki da data atzeratu egingo dela eta ahal bezain laster jakinaraziko dutela lehiaketa hauen eta gainerakoen hasiera data zein izango den.