Osasun sailak zabaldutako txosten epidemiologikoaren arabera, kasu berri bat dago Urretxun eta beste bat Zumarragan
Osasun sailak 24 orduan beste bi positibo kasu atzeman ditu: bat Urretxun eta beste bat Zumarragan.
EAEn egun bakarrean inoizko positibo kopururik atzeman dute egun bakarrean: 724 kasu. Gipuzkoan 138 positibo zenbatu ditu Osasun sailak atzotik gaurra, Araban 124 eta Bizkaian 431. Horrez gain, EAEtik kanpo bizi diren 31 pertsonak positibo eman dute azken orduetan. Euskal Autonomia Erkidego mailan 21 eri daude ZIUn ospitaleratuak, eta 50 dira atzo ospitalera eramandakoak. Guztira 180 dira ingresatuta daudenak.