Osasun sailak zabaldutako txosten epidemiologikoaren arabera, hiru kasu berri daude Urretxun

Osasun sailak Goierrin, 24 orduan beste hiru positibo kasu atzeman ditu Urretxun, eta atzoko egunean beste bat.
Gipuzkoan 215 positibo zenbatu ditu Osasun sailak; Araban 96 izan dira, eta Bizkaian 363. Euskal Autonomia Erkidego mailan 30 eri daude ZIUn ospitaleratuak, eta beste 30 dira atzo ospitalera eramandakoak. Guztira 197 dira ingresatuta daudenak.