Osasun sailak zabaldutako txosten epidemiologikoaren arabera kasu berri bat dago Urretxun
Osasun sailak 24 orduan positibo kasu berri bat atzeman du Urretxun.
Gipuzkoan 225 positibo zenbatu ditu Osasun sailak; Araban 94 izan dira, eta Bizkaian 432. Euskal Autonomia Erkidego mailan 32 eri daude ZIUn ospitaleratuak, eta 54 dira atzo ospitalera eramandakoak. Guztira 225 dira ingresatuta daudenak.