Irailaren 5, 12, 19 eta 26an eskainiko dituzte kontzertuak Antioko XXXVII. Musikaldian
Aurten ere Musikaldia ospatuko dute Zumarragako Antioko Ermitan, 37. edizioa izango da aurtengoa eta kontzertuak irailaren 5, 12, 19 eta 26an izango dira.
Edizio honetan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Zumarragako Udalaren, Musika Hamabostaldiaren eta Antiguako Ama Lagundiaren laguntza izango du. Zikloak 1984 urtean hasi zuen bere ibilbidea, eta Gipuzkoako lehenetarikoa izan zen, Debakoarekin batera.
Aurtengo egitaraua prestatzerakoan egoera berezi honek baldintzatu dituen arren, artista zein teknikarien artean ikusleentzako espazio seguru eta atsegina lortzen saiatu dira. Hona hemen eskainiko diren kontzertuen egitaraua:
- Irailak 5:
- BI MIN KANTUAN: Iparragirre eta Lete
- JOXAN GOIKOETXEA eta EUSKAMERATA
- Irailak 12:
- METAMORFOSIA
- GARIKOITZ MENDIZABAL (Txistua)
- GERMAN ORMAZABAL (Pianoa)
- Irailak 19:
- VOCALIA ABESBATZA
- ENSENBLE CONDUCTUS
- Irailak 26:
- KAMERATA EUSKADIVARIUS
- 250 aniversario de Beethoven
- Urriak 3:
- GANDEIA TALDEA (18:00etan Igartubeiti Baserriko Dolarean)
COVID-19aren aurrean hartu beharreko neurriak
COVID-19ak eragindako edukiera murrizketak direla eta, kontzertuetara joateko gonbidapena beharko da. Gonbidapena kultur etxean eskatu beharko da kontzertu bakoitzaren aurreko astean, horretarako 943729154 telefonora deituz 09:00-14:00 bitartean edota kultura@zumarraga.eus posta elektronikora idatziz, astelehenetik asteazkenera.
Eskaerak eskuragarri dauden gonbidapenak baino gehiago badira, zozketa bidez esleituko dira. Ermitara gonbidapena aurkezten dutenak bakarrik sartu ahalko dira, eta pertsona bakoitzak bi gonbidapen jaso ahal izango ditu gehienez; gonbidapen bat eskatzailearen izenean izango da.
Kontzerturako sarrera 18:30etatik aurrera baimenduko da, eta autobus zerbitzua eskainiko da. Igoera 18:30etan izango da Korreosen (nahitaezkeoa izango da gonbidapena aurkeztea), eta jaitsiera kontzertua amaitu ondoren izango da. Ezinbestekoa izango da eskuak hidroalkoholikoarekin garbitzea eta maskara erabiltzea, bai elizan, bai autobusaren geltokian eta barruan.