Tenemos Gato konpainiak 'Felicidad' lana antzeztuko du
![](https://www.otamotz.eus/site/files/2020/09/captura-de-pantalla-2020-09-01-a-las-16-47-43.png)
Ostiralean konfinamendu ondorengo lehen antzerki saioa egingo dute Zelai Arizti aretoan. Tenemos Gato konpainiak Felicidad lana antzeztuko du, 22:30ean. Sarrerak 21:30ean jarriko dira salgai eta aforoa %60koa izango da. Antzerki saio hau Urretxu eta Zumarragako udalek antolatu dute, 2020ko arte eszenikoen programaren barne. Antzezlan hau zorionaren bilaketari buruzkoa da.