Zumarragan 102 dira positibo eman duten bizilagunak eta Urretxun 41

Gaur eguerdian argitaratutako txostenaren arabera, Osasun sailak positibo bat gehiago atzeman du Zumarragan. Urretxun ez da positiborik atzeman.
Gipuzkoan 146 positibo zenbatu ditu Osasun sailak; Araban 89 izan dira, eta Bizkaian 194. Euskal Autonomia Erkidego mailan 33 eri daude ZIUn ospitaleratuak, eta 46 dira atzo ospitalera eramandakoak. Guztira 249 dira ingresatuta daudenak.