Zumarragan 104 dira positibo eman duten bizilagunak eta Urretxun 41
Gaur eguerdian argitaratutako txostenaren arabera, Osasun sailak bi positibo gehiago atzeman ditu Zumarragan. Urretxun ez da positiborik atzeman.
Gipuzkoan 163 positibo zenbatu ditu Osasun sailak; Araban 91 izan dira, eta Bizkaian 246. Euskal Autonomia Erkidego mailan 39 eri daude ZIUn ospitaleratuak, eta 61 dira atzo ospitalera eramandakoak. Guztira 250 dira ingresatuta daudenak.