Goierri Kirol Elkarteak antolatuta, Gipuzkoako kadeteek hitzordu garrantzitsua izan dute gaur Urretxun Amelio Mendijurren omeneko 37. Proban.
Gipuzkoako Txapelketa 65 kilometroz osatuta egon da. Urretxuko Labeaga kalean hasi eta bukatu da, tartean Azkoitira joan-etorria eginez; eta ondoren, Gabiri, Ormaiztegi eta Eitzaga zapalduz. Ibilbidea bukatzen azkarrena Caja Ruraleko Markel Galparsoro ataundarra izan da. Goierritarraren atzetik Yago Agirre (Donosti Berri) eta Beñat Garaiar (Augar) helmugaratu dira. Herritar azkarrena Iker Blanco gaztea izan da.
Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioak argitaratu du sailkapen osoa Twitter plataforman:
Urretxu. 37. Amelio Mendijur. Gipuzkoako Txapelketa
— Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioa (@GTxF_) September 6, 2020
Sailkapen osoa pic.twitter.com/8Am8nvRkRX