Zumarragan 121 dira positibo eman duten bizilagunak eta Urretxun 52
Gaur eguerdian argitaratutako txostenaren arabera, azken 24 orduetan Osasun sailak positibo bat atzeman du Zumarragan. Urretxun, berriz, ez du positiborik atzeman.
Gipuzkoan 146 positibo zenbatu ditu Osasun sailak; Araban 27 izan dira, eta Bizkaian 216. Euskal Autonomia Erkidego mailan 50 eri daude ZIUn ospitaleratuak, eta 32 dira atzo ospitalera eramandakoak. Guztira 241 dira ingresatuta daudenak.