Beasainera joatea 1,12 euro kostako da eta Bergarara joatea, berriz, 1,41 euro
Aintzane Oiarbide diputatuak Beasain eta Bergara arteko errepidearen kanona arautuko duen Foru Arauaren proiektua aurkeztu du Bide Azpiegituretako batzordearen aurrean. Araudi hau Batzar Nagusiek berretsi behar dute.
Oiarbidek beste errepide batzuetan ere bidesariak daudela gogoratu du eta kanonaren zenbatekoak azpiegitura eraikitzeko kostuekin eta ustiapen kostuekin lotura zuzena duela esan du.
Ordainketa egin ahal izateko arkuak jarriko dira. Beasaindik Ormaiztegira joateko 0,38 euro ordainduko da, Ormaiztegitik Zumarragara joateko 0,74 euro, Urretxutik Bergarara joateko 1,41 euro eta Urretxutik Antzuolara joateko 0,48 euro.
Beherapen progresiboak egongo dira eta Abiatu gailua dutenek AP-1, AP-8 eta Beasain-Bergara errepideak erabili ahal izango dituzte hilean gehienez 32,24 euro ordainduta.