Zumarragan 124 dira positibo eman duten bizilagunak eta Urretxun 54

Gaur eguerdian argitaratutako txostenaren arabera, azken 24 orduetan Osasun sailak positibo bat atzeman du Zumarragan eta beste bat Urretxun.
Gipuzkoan 174 positibo zenbatu ditu Osasun sailak; Araban 97 izan dira, eta Bizkaian 342. Euskal Autonomia Erkidego mailan 55 eri daude ZIUn ospitaleratuak, eta beste horrenbeste dira atzo ospitalera eramandakoak. Guztira 233 dira ingresatuta daudenak.