Gorka Hermosak 'Urretxutik mundura' lana estreinatuko du
Bihar Iparragirre omenduko dute Donostian: Gorka Hermosa akordeoilariak Urretxutik mundura lana estreinatuko du, 20:00etan Trinitate plazan. Hermosak lan honen zertzelada bat eskaini zuen abuztuaren 12an Urretxun, Iparragirreren jaiotzaren 200. urteurrenean. Lan honetan bere musika eta Iparragirrerena uztartu ditu.
Biharko kontzertuan Blanchard Strings taldeak, Easo abesbatzak, Jon Maia bertsolariak eta Gontzal Mendibil abeslariak parte hartuko dute. Kontzertuaren amaieran Mendibilek Iparragirreren kantak abestuko ditu. ETBk kontzetua grabatuko du.