Zumarragan 125 dira positibo eman duten bizilagunak eta Urretxun 54
Gaur eguerdian argitaratutako txostenaren arabera, azken 24 orduetan Osasun sailak positibo bat atzeman du Zumarragan. Urretxun, berriz, ez da positiborik atzeman.
Gipuzkoan 185 positibo zenbatu ditu Osasun sailak; Araban 70 izan dira, eta Bizkaian 308. Euskal Autonomia Erkidego mailan 58 eri daude ZIUn ospitaleratuak, eta 42 dira atzo ospitalera eramandakoak. Guztira 247 dira ingresatuta daudenak.