Alde zaharra biziberritzea da helburua
Urretxuko Udalak ostegunetako azokako arropa eta osagarri postuak Iparragirre plazara eramatea erabaki du. Azken urteotan alde zaharra biziberritzeko lan egiten ari da eta erabaki hau helburu horrekin hartu du. Bihartik aurrera, beraz, azokako arropa eta osagarri postuak udaletxe aurreko plazan egongo dira.