Zumarragan 129 dira positibo eman duten bizilagunak eta Urretxun 63
Gaur eguerdian argitaratutako txostenaren arabera, azken 24 orduetan Osasun sailak positibo bat atzeman du Zumarragan. Urretxun ez dago positibo berririk.
Gipuzkoan 166 positibo zenbatu ditu Osasun sailak; Araban 46 izan dira, eta Bizkaian 237. Euskal Autonomia Erkidego mailan 56 eri daude ZIUn ospitaleratuak (bezperan baino lau gutxiago), eta 42 dira atzo ospitalera eramandakoak. Guztira 315 dira ingresatuta daudenak.
Osasun sailaren txostena, 2020-09-16