Ekimen honetan parte hartzen ari den dendetako bat Zumarragako Etxeberri auzoko Zatika da
Hilaren 22a arte, Mugi txartela dutenek bizikleten azterketa doan egiteko aukera dute. Ekimen hau aldundiaren Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa departamentuak jarri du abian, Mugikortasun Jasangarriaren Europako Astearen barne.
Ekimen honetan Gipuzkoako zazpi dendak parte hartzen dute. Tartean, Zumarragako Zatika dendak. Zatikara Mugi txartelarekin doazenei, bizikletaren azterketa orokorra egingo diete. Piezaren bat ordezkatu beharra badago edo bizikleta konpondu beharra badago, aurrekontua aurkeztuko diete. Konponketa bizikleten jabeek ordaindu behar dute.
Bestalde, ekimen honetan parte hartzen dutenek, online galdeketa bat osatzen badute, 100 euroko bonuen zozketan parte hartuko dute.