Edurne Astigarragak bere ama Manuela Oteizaren haziak erabili ditu
Zumarragako Agiña auzoko Martiamuno baserriko Edurne Astigarragak kilo eta erdiko tomate bat hazi du bere baratzean. Bere amak (Azkoitiko Bieta baserriko Manuela Oteiza) aspalditik dituen tomate haziak erabiltzen ditu. Aurten, urte gogorra izan du, baina egindako lanak fruituak eman ditu: hasieran inurriek habia egin zuten eta ondoren oiloek dena puskatu zuten, baina hirugarren saiakeran tomate ederrak lortu ditu.