Ikurriñak 24 metro koadro ditu eta hagak 18 metro
Urretxuko Udalak ikurrin handi bat jarri du Areizaga, Iparragirre eta Labeaga kaleen bidegurutzean. Ikurrinak 24 metro koadro ditu (sei metroko zabalera eta lau metroko altuera) eta hagak 18 metroko altuera du.
Udalaren helburuetako bat herri izaera indartzea da eta ikurrina Gernikako Arbolaren kimuaren ondoan jarri du. Izan ere, herritar askok ez dakite aldaparen goialdean dagoen zuhaitza Gernikako Arbolaren kimua denik. Bestalde, udalak alde zaharra biziberritzeko lan egiten ari da eta ekintza hau plan horren barne sartzen da.