Urolak 32 eta 29 menderatu du Urdaibai. Eskubaloia Goierrira itzuli da sei hilabeteren ondoren
Urolak 32 eta 29 hartu du mendean Urdaibai, eta etxean gelditu da Joseba Azpiazuren omenezko seigarren txapelketa. Partida bizia izan da, kontrol gutxikoa eta gol askokoa. Halere, Urolak azken minutuetan defentsako lan ona egin du eta estuasun handirik gabe garaitu ditu bizkaitarrak.
Partida zoroa izango zela aurreikusi zitekeen, martxotik jokatu gabe baitzeuden taldeak. Entrenatu ere, azken asteetan bakarrik eta halamoduz. Baina itzuli da eskubaloia Goierrira. Espero dezagun luzerako, seinale ona izango da eta. Kantxan zeuden guztiei tenperatura, izen abizenak eta harremanetarako telefono bat hartu diete, eserlekuak markatuta zeuden eta soilik jokatzeko unean kendu ahal izan dute maskara. Ikusleek eta entrenatzaileek, hortaz, une oro jantzita eraman dute. Esa, Joseba Azpiazuren omenezko txapleketa ohi baino laburragoa izan dela, aurrekanporaketarik ez baita jokatu.