Zinemaldian eta 'Version española' telebista saioan jantzi zuen
Cayetana Guillen Cuervo aktore eta aurkezle espainiarrak Leire Santillan diseinatzaile urretxuarraren soineko bat jantzi zuen Zinemaldirako eta ‘Version española’ telebista saiorako.
Santillanek Change Is Good agentziarekin lan egiten du. Bere eta beste diseinatzaile batzuen jantziak aktoreen esku jartzen dituzte. Guillen Cuervok Santillanen soineko bat aukeratu zuen Zinemaldira joateko eta Donostian grabatu zen ‘Version española’ saioa grabatzeko. Saio hau atzo eman zuten.
Santillani ilusio handia egin dio. Gainera, saioaren amaieran bere izena azaldu zen. “Cayetana Guillen Cuervo oso emakume dotorea iruditzen zait. Amaya Arzuagarekin lan egiten nuen garaian, arropa asko erosi zion Amayari”.
Oraingoan Santillanen soineko zuri bat aukeratu du. “Moonrise kingdom pelikulan oinarritutako bildumako soinekoetako bat da. Guipour-ezkoa da eta 1960ko hamarkadako kutsua du. Motza da eta evase-duna. Freskoa eta aldi berean dotorea. Ezkontza jantzia izan daiteke”.