Arabako Done Bikendi Harana herrian jaio zen eta 1953an Urretxura etorri zen
Mercedes Perez Aldai urretxuarrak 100 urte bete ditu gaur. Urretxuko Udalak lore sorte eta zorion gutun bat bidali dizkio.
Perez Arabako Done Bikendi Harana herrian jaio zen eta 1953an Urretxura etorri zen Ignazio Berrueta senarrarekin eta Marivi eta Dorita alabekin. Bera etxekoandrea izan zen eta senarrak Madaya eta Mendiola Eraikuntzak enpresetan lan egin zuen.
Dorita alabarekin bizi da, Urretxun, baina egunotan Ormaiztegin dago Marivi alabarekin. Azken honek emakume alaia dela dio. Ez zaio telebista ikustea gustatzen eta nahiago du aldizkariak irakurri. Bestalde, asko otoiz egiten du. Lau biloba eta sei birbiloba ditu. Zorionak, Mercedes!