Kalitatezko osasun publikoa eskatu dute
SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek kontzentrazioak egin dituzte gaur ospitaletan. Langileak lanez gainezka, haserre eta gogaituta daudela salatu dute eta berehalako eta sakoneko konponbideak eskatu dituzte. Giza baliabideak eta baliabide materialak behar direla eta egoera hau abian jarritako murrizketa politiken ondorioa dela uste dute. Gainera, Osakidetzaren arduradunek elkarrizketarako borondate eskasa dutela salatu dute.
Osasun publikoaren aurrekontua Europako Elkartearenaren batezbestekoaren pare jartzea eta haren %25a lehen arretari bideratzea, langile kopurua gehitzea, behin behineko langileak egonkortzea, murrizketa bidez galdutakoa berreskuratzea, esku pribatuetan jarritako zerbitzuak berreskuratzea eta plantilaren segurtasuna eta osasuna bermatzeko neurriak hartzea eskatu dute.