Zumarragan 132 positibo atzeman dituzte orain arte eta Urretxun 76
Gaur eguerdian argitaratutako txostenaren arabera, azken 24 orduetan Osasun sailak ez du positiborik atzeman Urretxun eta Zumarragan.
Gipuzkoan 141 positibo zenbatu ditu Osasun sailak; Araban 70 izan dira, eta Bizkaian 159. Euskal Autonomia Erkidego mailan 46 eri daude ZIUn ospitaleratuak, eta 28 dira atzo ospitalera eramandakoak. Guztira 268 dira ingresatuta daudenak.