Alarma Morea taldeak kontzertua egin zuen aurkezpenaren ondoren
Larunbat arratsaldean dozenaka gazte bildu ziren GazteleKUn. Asanbladaren funtzionamenduaren eta helburuen berri eman zuten eta bertan nola parte hartu azaldu zuten. Gaztetxearen eta KKinZona irratiaren nondik norakoak ere azaldu zituzten eta, talde txikitan banatuta, irratia, gaztetxeko barra eta goiko pisua bisitatu zituzten. Bisita amaitutakoan, aurkezpenean izandakoek eta beste zenbait herritarrek Alarma Morearen kontzertua entzun zuten gaztetxe kanpoko karpan. Igande eguerdian, berriz, gazteen arazoen inguruan eztabaidatzeko bildu ziren.
Bestalde, ostiral honetan (21:00etan) ZineKU zine zikloko lehenengo pelikula proiektatuko dute: ‘Mi propio Idaho privado’. Horrez gain, larunbatero bilduko dira, 16:00etan gaztetxean. Herriko gazte guztiak gonbidatu dituzte parte hartzera.