Ituñok 'Hil kanpaiak' pelikularen aurkezpenera eraman zuen Elgarrestaren poltsa
Itziar Ituño aktore bizkaitarrak Naiara Elgarresta diseinatzaile urretxuarraren poltsa bat aukeratu zuen Hil kanpaiak pelikularen aurkezpenerako. Ituño, Goenkale eta La casa de papel telesailengatik ezaguna, pelikula horretako protagonista da.
Garizmendi baserrian giza hezur batzuk agertu dira. Etxekoek, Fermin eta Karmen senar-emazteek, Nestor semeari deituko diote eta horrek, berriz, Ertzaintzari. Baina eratzainak iristean, ez da hezurrik egongo. Segidan, hil-kanpaiak joka hasiko dira auzoko baselizan. Adur txarreko seinale horrek, gertaera latzak ekarri ez ezik, familiaren eta ingurukoen garai bateko zauriak irekiko ditu. Zuzendariaren bigarren film luzea. Azaroan helduko da zine aretoetara.