Urretxun ez dute positibo berririk atzeman
Gaur eguerdian argitaratutako txostenaren arabera, azken 24 orduetan Osasun sailak hiru positibo atzeman ditu Zumarragan. Urretxun ez du positiborik atzeman.
Gipuzkoan 138 positibo zenbatu ditu Osasun sailak; Araban 83 izan dira, eta Bizkaian 198. Euskal Autonomia Erkidego mailan 56 eri daude ZIUn ospitaleratuak, eta 33 dira atzo ospitalera eramandakoak. Guztira 256 dira ingresatuta daudenak.