Urretxun ez dute positiborik atzeman
Gaur eguerdian argitaratutako txostenaren arabera, azken 24 orduetan Osasun sailak positibo bat atzeman du Zumarragan. Urretxun ez du positiborik atzeman.
Gipuzkoan 175 positibo zenbatu ditu Osasun sailak; Araban 63 izan dira, eta Bizkaian 138. Euskal Autonomia Erkidego mailan 55 eri daude ZIUn ospitaleratuak, eta 33 dira atzo ospitalera eramandakoak. Guztira 245 dira ingresatuta daudenak.