Eguraldiaren iragarpena dela eta, Sarek atzeratu egin du mendi tontorretara igotzeko deialdia. Horren ordez, herrietan argazkiak atera dituzte
Sarek deituta, Euskal Herriko 600dik gora tontorretara igotzeko deia egina zuten atzo, baina asteburuko eguraldiaren iragarpena txarra zela ikusita, ekimena atzeratzea erabaki zuten. Horren ordez, herrietako plazetan elkartu eta argazki jendetsuak atera zituzten. Datorren urteko maiatzaren 8an egingo dute tontorretara igoera.
Asteburu honetarako antolatutako ekimenaz gain, urriaren 24rako manifestazioa deitua dute. Donostian izango da, eta bertara joateko deia ere luzatu diete herritarrei.
Horra hor Gotzon Aranburuk Urretxun grabatutako bideoa.